Larrialdi egoerari, tamainako erantzuna izenpean, "janari bilketa erraldoia" antolatu du Zaporeak erakundeak Hego Euskal Herri osoan zehar, Lesbos uharteko Moriako kanpalekuetako errefuxiatuei laguntzeko. Azpeitian, Orion, Zarautzen eta Zestoan ere jarriko dituzte bilketa puntuak.
Azpeitiko lau saltokitan bilduko dituzte elikagaiak, bihar: Elikagunean, Sanjuandegiko nahiz Juan XXIII-eko Eroski dendetan eta BMn, 09:00etatik 15:00etara.
Orion, Zarautzen eta Zestoan, aldiz, bi egunez jasoko dituzte produktuak. Batetik, gaur, 17:00etatik 19:30era egongo da martxan Orioko bilketa, plazan. Bihar, ordea, goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara. Zarautzen bi bilketa puntu prestatu dituzte: Gipuzkoa kaleko 32. zenbakian (Ciclos Eizagirreren ondoko lokalean) eta IƱurritzako jubilatu eta pentsionisten elkartean. 09:00etatik 20:00etara jasoko dituzte elikagaiak, gaur nahiz bihar.
Zestoan, azkenik, udaletxeko arkupeetan egingo dute bilketa, 17:00etatik 20:30era gaur, eta 11:00etatik 14:00etara bihar.