Erniarraitzek bertso eskolak emango ditu urritik aurrera Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan

Mailo Oiarzabal 2020ko irailaren 20a

Izena emateko epea irekita dago. Astean ordubeteko saioak emango dituzte ekainera arte, eta adin tarte guztietako lagunek parte har dezakete eskoletan.

Erniarraitz bertsozale elkartea 2020-2021 ikasturteko bertso eskolak antolatzen ari da eta horietan izena emateko epea ireki du.

Azkoitian, Azpeitian zein Zestoan emango ditu bertso eskolak Erniarraitzek, urritik ekainera. Adin guztietako lagunek parte har dezakete eskoletan, haur, gazte zein helduek, eta astean ordubetekoak izango dira saioak.

Bertso eskoletan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar dituzte eta erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide