Grises taldearen 'Talisman' disko berria, entzungai

Olaia Juaristi 2020ko ira. 18a, 16:52

Zortzi abestiz osatuta dago musika talde zestoarraren azken bilduma; tartean, 'Galdu arte' izeneko euskarazko kanta bat ondu dute, Jurgi Ekiza kolaboratzaileak abestuta.

Zestoako Grises musika taldea bueltan da, Talisman izeneko disko berriarekin, eta gaur aurkeztu du taldeak bere ibilbideko seigarren lan hori. Honako abesti hauek osatzen dute Talisman: Amazonia Arde, Veneno, Azul  —Víctor Cabezueloren kolaborazioa—, No Estoy a Salvo Aquí, La Mitad, Talismán, Galdu arte — Jurgi Ekizaren kolaborazioa— eta Parte de Mí. Dagoeneko abesti guztiak sarean entzungai daude lotura honetan, eta formatu fisikoan nahi duenak ere eskuragai izango du gaurtik aurrera.

Bestalde, hilaren 26an, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean lan berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du taldeak, 22:30ean hasita. Sarrerak eskuragarri daude, hemen.

Amancay (ahotsa) eta Eñaut Gaztañaga (ahotsa eta gitarra), Alejandro Orbegozo (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberria (bateria) anaiek osatutako taldeak Gaztain estudioan grabatu eta nahastu du azken lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide