Baratzea negurako nola prestatu behar den ikasteko, doako ikastaroa eskainiko dute datorren asteazkenean, irailak 16, Iraetako baratze parkean. 18:00etatik aurrera eskainiko dute ikastaroa Iraetako baratzeetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, orain landatu daitezkeen betiko barazkiez gain, negu sasoirako landatu daitezkeen barazki berrien inguruko informazioa ere emango dute. Kutxa Ekoguneak eskaintzen duen Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute egun horretan, Iraetan.