Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeei astelehenean ekingo diete Zestoan

Aitziber Arzallus 2020ko irailaren 10a

Gurutze jubilatuen elkarteak eta 3Z taldeak deitu dute elkarretaratzera. 12:00etan elkartuko dira, Gurutzean.

Hilabeteetako etenaren ostean, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeei berriz ekingo diete Zestoan. Datorren astelehenean, hilak 14, egingo dute lehena; 12:00etan elkartuko dira, Gurutzean. Zestoako jubilatuen elkartea eta 3Z elkartea dira protestara deitu dutenak. Elkarretaratzea beharrezko babes neurriak hartuta egingo dutela aurreratu dute antolatzeileek, alegia, maskarak jantzita eta elkarten arteko tarteak zainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide