Amalda III kobazuloaren ingurua txukuntzen ibili dira Antxieta Arkeologia Taldeko kideak

Anartz Izagirre 2020ko irailaren 7a

Antxieta Arkeologia Taldeak adierazi duenez, Zestoako neanderthalak ikertzen ibili dira gaur, astelehena; hain zuzen ere, Zestoako Amalda III kobazuloaren inguruan zeuden sasi guztiak mozten ibili dira, Altzolarats bailaran. Irailaren hirugarren astean CENIEH zentroko Joseba Rios arkeologoak eta bere taldeak indusketak hasiko dituzte Amalda III-n, eta horiei lana errazteko, bideko sasiak mozteaz gain aluminiozko eskailerak ezarri dituzte gune horretan. Antxietako kideen arabera, 2o metroko horma bertikala igo behar da kobazulo horretara heltzeko.

Hona hemen Antxietakoen gaurko lanen argazki bilduma: (Argazkiak: Antxieta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide