Koronabirusaren ondorioz asteburu honetan Amabirjina festarik ezingo dute ospatu Zestoan, baina gaur arratsaldean Udal Musika Bandak eman duen kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Herriko plazan izan da saioa, 19:00etan hasita, eta publikoarentzako prestatutako aulki guztiak bete ez diren arren, herritar ugari joan da emanaldia bertatik bertara entzutera. Bihar, ordu eta leku berean, Ezpalak eta Rodeo taldeek emango dute kontzertua herriko plazan; eta igandean, goiz eta arratsaldez, Buruarinak familian tailerra izango da kiroldegiko aterpean.