Joseba Argiñano sukaldariak ETB1eko 'Sukalerrian' saiora gonbidatu du gaur Aizarnako Inaxio Urbieta 'Karter'. Egaña-Azpi baserrian bizi da Urbieta, eta saioan zehar hainbat bitxikeria kontatzeaz gain, bere baserriko animaliak eta baratza ere bideoan erakutsi ditu, besteak beste. Bien bitartean, elkarrekin gazta tarta kopan prestatu dute.
Hemen gaurko saioaren zati bat:
Urbietak duela bost urte ETB2ko 'Tú Al Norte Y Yo Al Sur' saioan hartu zuen parte, eta sevillanak nola dantzatzen ziren ikasi zuen han.