Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi zestoarrek irabazi dute Trikitilari Gazteen Txapelketa

Aiora Larrañaga 2020ko ira. 3a, 12:18

Zarauzko Euskal Astearen barruko bigarren txapelketa izan da atzo arratsaldekoa, eta eskualdean gelditu da txapela, Irati Arzelus lesakarrari eta Mirari Plazaola arrasatearrari aurre hartuta.

Zarauzko Euskal Astearen barruan, Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen atzo Modelo aretoan. Hasiera batean, zazpi bikotek izena eman bazuten ere, azkenean, COVID-19a dela eta bost bikote taularatu ziren. Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi zestoarrak nagusitu ziren, eta bigarren sailkatuak, berriz,  Irati Arzelus lesakarra eta Mirari Plazaola arrasatearra izan ziren.

Txapelketa zuzenean ikusteko aukera izan zuten herritarrek, baina COVID-19 birusetik babesteko protokoloak zehazten duen moduan, aretoaren edukiera murriztu egin zuten, ikusleek segurtasun tartea mantendu ahal izateko.

Ikusi hemen atzoko argazki bilduma. Argazkilaria: Ibon Errazu.

Txapelketak ikusgai

Euskal Asteko txapelketak ikusgai egongo dira egunotan Erlo Telebistan nahiz zarauzkohitza.eus atarian.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide