Zestoako kiroldegiak ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 31

Astegunean 08:30etik 21:00etara egongo da irekita Zestoako kiroldegia bihartik aurrera; asteburuetan, aldiz, 09:00etatik 13:00etara. Orain arteko segurtasun eta osasun neurriekin jarraituko dute.

(Julene Frantzesena)

Abuztua amaitzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratuko du Zestoako kiroldegiak bihar, asteartea. Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:00etara bitartean egongo dira zabalik kirol instalazioak; larunbatetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.

Azken hilabeteetan egin duten moduan, bihartik aurrera ere osasun eta segurtasun neurriekin jarraituko dute kiroldegian, eta orain arteko arauak bete beharko dituzte erabiltzaileek. Beraz, instalazioak erabiltzeko aurrez ordua hartu beharko da, maskara eraman beharko dute erabiltzaileek, bi toalla eraman beharko dira, eta materiala norberak desinfektatu beharko du erabili ostean. Horrez gain, hamabost minutuko itxialdiak egingo dituzte garbitzaileek gunea desinfektatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide