Zestoako udako ekintzen barruan, Iago magoaren ikuskizuna izango da bihar, osteguna, Zestoan. 19:00etan hasiko da emanaldia kiroldegiko aterpean; 18:30ean irekiko dute eremua eta leku mugatuak izango dira. Bestalde, 6 urtetik gorako herritarrek maskara eraman beharko dute emanaldira, eta ikusleek eserita egon beharko dute saioan zehar.