Zestoako herriguneko pilotalekuaren ezker pareta berritu du udalak

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 25a

Errotulazio lanak guztiz amaitu ez badituzte ere, pilotalekua gaurtik aurrera erabilgarri egongo da. Irailean amaituko dituzte behin betiko lanak.

 

Herriko zenbait auzotako pilotalekuak txukundu eta margotu ostean, Zestoako herriguneko pilotalekua berritu du Zestoako Udalak. Errotulazio lanak amaitu ez badituzte ere, pilotalekuko hesiak kendu dituzte, eta gaurtik aurrera erabilgarri egongo da pilotalekua herritarrentzat. Udalak irailean amaituko ditu frontoiko ezker hormako errotulazio lanak, eta ondoren, pilotalekura egokitutako jarleku harmailak ezarriko dituzte eserleku kopurua zein haurren segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Izan ere, pilotalekuaren atzean dagoen errepidera atera ohi dira sarri haurrak, eta arrisku hori saihestu nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide