Udan zer Zestoan? egitasmoaren barruan, Manez eta Kobreak taldeak kontzertua eskaini behar zuen igandean, baina eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, bertan behera utzi dute emanaldia. Izan ere, plazan ziren saioa eskaintzekoak.
Atzo arratsaldean elkartu ziren kontzertuaren antolatzaileak eta musika taldeko kideak, eta emanaldiaren ezaugarriak kontuan hartuta, plazaren ordezko kokapenek ez dituztela baldintza tekniko egokiak mantentzen erabaki zuten. Dena den, urtea amaitzerako kontzertua eskaini ahal izatea espero duela azaldu du Zestoako Udalak.
Hala eta guztiz, gaur, 19:00etan hasita, emanaldia eskainiko dute Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak plazan. Bihar, berriz, Jon Maiak, Aitor Mendiluzek, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak bertso saioa eskainiko dute (19:00), plazan. Eguraldi txarra egiten badu, baina, kiroldegiko aterpean izango dira bi ekitaldiak.