Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, Aizarna eta Santa Engrazia ezagutzeko bisita gidatua izango da larunbatean, abuztuaren 22an. Vicente Davilak gidatuko du saioa, 11:00etan Aizarnan hasita.
Bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da i-loiola@urolaturismo.eus helbidera mezua idatzita edo 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.
Bertaratzen direnek Aizarnako aintzinako herrixka, eliza nahiz bailara ezagutu ahal izango ditu, baita Santa Engraziako baseliza ere.