Urola ibaian, Zestoako Iraeta auzoko Errota industrialdearen ondoan, isurketa "kutsakor" bat izan dela salatu du Eguzki talde ekologistak. Eguzkiko kide batek orbain zurixka bat ikusi zuen ibaian atzo arratsaldeko lehen orduan, eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, isurketa kutsakorra zela eta.
Eguzkiko kideek azaldu duenez, Ura agentziako ikuskatzaile bat joan zen bertara, eta hainbat lagin hartu zuen. Gainera, isurketaren iturburuaren bila aritu zen. Taldeak salatu duenez, baina, ez da leku horretan halako isurketa bat gertatzen den lehen aldia.
Abuztuan isurketak salatzea ez dela "ezohikoa" azaldu du Eguzkik. "Batetik, enpresa batzuek oporraldia aprobetxatzen dutelako 'garbiketa' egiteko; eta bestetik, ibaiek eta errekek normalean ur gutxiago eramaten dutelako, eta, isurketak, baita ohikoak ere, ikusgarriagoak izaten direlako.
Abuztua salaketa aldetik "oparoa" izaten ari dela ere esan du Eguzkik ohar bidez: "Oso egun gutxiren barruan, isurketak izan dira Mutrikun, Ondarroan eta Iruña Okan, eta Zestokoa ere salatu behar izan dugu. Gernikako baten berri ere iritsi zaigu. Eta hilabetearen lehen herena baino ez da pasatu".
Hona hemen, Iretako isurketako irudiekin osatu Eguzkik osatu duen bideoa: