Generoa eta rolak gai hartuta, 12 eta 18 urte bitarteko herritarrei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte Zestoako Udalak eta Bargaztak talde feministak. Arroa Behean eta Zestoan izango dira hausnarketari eta adierazpen askatasunari lekua egingo dieten saioak, eta besteak beste, bertsoa, antzerkia, irakurketa, musika eta irudimena erabiliko dituzte.
Tailerrak abuztuaren 20tik irailaren 16ra bitartean izango dira, eta parte hartu nahi duen herritrrek abuztuaren 14a baino lehen eman beharko dute izena 648 641 037 telefono zenbakira deituta. Gehienez, hamabost pertsonako bi talde osatuko dituzte, osasun neurriak direla eta.