Bi kamioiren arteko istripua izan da Zestoa eta Aizarnazabal artean, eta eraginak izan ditu trafikoan

Maialen Etxaniz 2020ko uztailaren 28a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua "arina" izan da, eta ez da inor zauritu ezbeharrean. 16:25 aldera jazo da istripua, eta errepidea guztiz itxita egon den arren, errail bat zabalik dago jada (17:10). Ertzaintzak azaldu du "epe motzean" irekiko dutela beste erraila.

Bi kamioik elkar jo dute gaur arratsaldean, 16:25 aldera, Aizarnazabal eta Zestoa artean, GI-2633 errepidean, Iraetako norantzan. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZA-ri jakinarazi dionez, istripua "arina" izan da, eta ez da inor zauritu ezbeharrean. Dena den, istripuak eraginak izan ditu trafikoan. Zestoa eta Aizarnazabal arteko errepidea itxita egon da une batez, eta, ondorioz, auto ilarak sortu dira. Ertzaintzak azaldu duenez, ordea, uneotan (17:10) errail bat zabalik dago, eta "epe motzean" irekiko dute bestea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide