Irrien Lagunak taldeak Tiritatxorekin egin irri ikuskizuna eskainiko du ostegunean, hilak 30, Zestoako kiroldegiko aterpean. Haur eta gaztetxoentzako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da —18:45ean zabalduko dute eremua—. Leku mugatua izango da ikuskizuna ikusteko, eta 6 urtetik gorako haurrek maskara eraman beharko dute. Horrez gain, eserita egon beharko dute ikus-entzuleek emanaldian zehar.