Rodeo musika taldeak konfinamenduaren osteko lehen kontzertua eskaini zuen atzo, zapatua, Aretxabaletan. Zestoako taldeak Kurtzebarri eskolako kantxan eskaini zuen emanaldia, eta dozenaka herritar izan zen bertan, kontzertuaz gozatzen, eserita eta segurtasun neurriak errespetatuta. Hemengaz ekimenak antolatutako emanaldia izan zen atzokoa.
Kontzertuko irudi gehiago Goiena.eus atarian ikus daitezke.