Josu Albero mikrobiologian aditua da, eta Mikrobioen mundu liluragarria hitzaldia ematekoa zen berez joan den martxoan Zestoan, baina bertan behera gelditu zen solasaldia, koronabirusaren agerpena zela eta. Dena dela, egoera pixka bat baretu dela eta, orain berriro antolatu du hitzaldia Portale kultur elkarteak. Hain zuzen ere, datorren asteartean, uztailak 28, izango da saioa, Alonderoko udal aretoan, liburutegiaren azpian, 19:00etan hasita. Aretoan jarrita egongo diren aulkiak ez mugitzea eta maskarak jantzita joatea eskatu dute antolatzaileek.