'Nirekin dantzatu nahi' emanaldia izango da ostiralean Zestoan

Anartz Izagirre 2020ko uztailaren 22a

19:00etan hasiko da emanaldia, kiroldegiko aterpean. Leku mugatua izango da ikuskizunean, eta 6 urtetik gorako haurrek maskara eraman beharko dute.

Miruk Nirekin dantzatu nahi ikuskizuna eskainiko du ostiralean, hilak 24, Zestoako kiroldegiko aterpean. Haur eta gaztetxoentzako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da —18:45ean zabalduko dute eremua—. Edukiera mugatua izango da ikuskizuna ikusteko, eta 6 urtetik gorako haurrek maskara eraman beharko dute. Horrez gain, eserita egon beharko dute ikus-entzuleek emanaldian zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide