Koronabirusaren krisialdiaren eraginez izandako etenaren ostean, datorren igandean eskainiko du Zestoako Arkupetan Igandetako Txarangak lehen emanaldia. Ohiko ordutegian eskainiko dute saioa; hau da, 19:30ean hasita. Txarangaren ingurua hesiekin inguratuko dute, eta herritarrek eserita entzun beharko dute kontzertua. Gainera, beharrezkoa izango da maskara janztea eta higiene neurriak hartzea. Hurrengo emanaldiak abuztuaren 30ean eta irailaren 13an eskainiko dituzte musikariek, ohiko moduan, udaletxeko arkupeetan.
Txarangaren emanaldia hamarkada luzetako ohitura da Zestoan. Hain zuzen ere, 60ko hamarkadaz geroztik aritzen dira herriko musikariak igande arratsaldeetan giroa alaitzen. Neguan hilean behin egiten dituzte saioak, eta udan, berriz, hamabostero.