Bertso musikatuen saioa egin dute Arroabean

Andoni Elduaien 2020ko uztailaren 19a

Bertso musikatuen saioa egin zuten atzo, larunbata, Arroabean. Eli Pagola, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Iturriotz bertsolariek parte hartu zuten saioan. Garikoitz Otamendi eta Araitz Bizkai, bestalde, musikaren arduradunak izan ziren, bata biolinarekin eta bestea gitarrarekin. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maddi Gallastegik egin zituen. Ikus-entzule ugari elkartu zen plazan, eta segurtasun neurriak eta gomendioak zorrotz bete zituzten, hala nola segurtasun tartea eta maskararen erabilera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide