Zestoako San Juan egoitzak ateak itxi ditu "inguruko egoera" ikusita

Andoni Elduaien 2020ko uztailaren 18a

Kanpoko bisitaririk ez dute hartuko egoitzan eta egoiliarrek ere ez dute handik irteteko aukerarik izango.

Zestoako San Juan egoitzak "inguruko egoera" ikusita, egoitzako ateak kanpoko bisitariei ixtea eta egoiliarren irteerak ez egitea erabaki du. Alboko herrietan izan diren COVID-19 kasu berriegatik hartu dute erabakia Zestoako egoitzan.

"Erabaki zaila, baina hartu beharrekoa" dela azaldu dute egoitzako arduradunek. "Guztiok dakigu birusa egoitzan sartuz gero sortuko lukeen arriskua ikaragarria dela", adierazi dute. "Zaintzeko ordua" dela esan dute San Juan egoitzako kideek. "Norbere buruagatik hasita, pertsona zaurgarrienek guztion ahaleginaren beharra dute", azpimarratu dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide