X. Erniarraitz Bertso Txapelketaren azken kanporaketa jokatuko dute gaur Zestoan

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 10a, 16:20

Gaur, ostirala, aurtengo Erniarraitz Bertso Txapelketaren hirugarren eta azken txapelketa jokatuko dute Zestoako kultur etxean, 22:00etan hasita. Jon Gurrutxaga, Iker Letamendia, Eli Pagola, Irati Alcantarilla, Aroa Arrizubieta eta Mikel Iturriotz arituko dira bertsotan gaurko saioan.

Ane Zuazubiskarrek irabazi zuen Azkoitiko kanporaketa.

X. Erniarraitz bertso txapelketa amaitzear da; izan ere, gaur, ostirala, txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko dute Zestoan. Kultur etxean izango da saioa, 22:00etan hasita, eta honako bertsolari hauek arituko dira kantuan: Jon Gurrutxaga, Iker Letamendia, Eli Pagola, Irati Alcantarilla, Aroa Arrizubieta eta Mikel Iturriotz. 

Gaur erabakiko da zein bertsolari sailkatuko diren datorren ostiralean, hilak 17, Azpeitiko Gaztetxean jokatuko den finalera. Hiru kanporaketetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera, eta beste hirurak, puntuazioaren arabera sailkatuko dira; beraz, guztira sei bertsolari arituko dira finalean kantuan. Azkoitiko kanporaketa Ane Zuazubiskar arrasatearrak irabazi zuen, eta Errezilgoa, berriz, Maider Arregi oñatiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide