Asteartean izango da Zestoako HAPO aurrerakinaren hirugarren eta azken hitzaldia

Anartz Izagirre 2020ko uztailaren 10a

Udaletxeko aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita. HAPO aurrerakinaren inguruko hirugarren eta azken hitzaldia izango da datorren astekoa.

Zestoako kasko historikoa.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakinaren hitzaldia izango da datorren asteartean, hilak 14, Zestoan. 18:00etan hasiko da saioa udaletxean, eta herritar guztiek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Aurrez, Aizarnan eta Arroa Behean egin zituzten HAPO aurrerakinaren inguruko saioak, eta hirugarren eta azken saioa izango da asteartekoa. 

Zestoako Udalak adierazi duenez, alarma egoera dela-eta atzeratu egin behar izan dituzte HAPO aurrerakinaren inguruko hitzaldiak. Izan ere, martxoan ziren egitekoak hiru hitzaldi horiek, baina konfinamenduagatik atzeratu egin zituzten epeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide