Zestoako hainbat herritarrek Sastarrain erreka garbituko dute bihar, larunbata, auzolanean. Iazko azaroan ziren erreka garbiketa egitekoak, baina eguraldi txarra tarteko, bertan behera utzi zuten hitzordua. Orduko hartan egin gabe utzi zituzten lanak egingo dituzte bihar, 09:00etan hasita.
Hainbat urte pasatu dira Zestoako Udalak antolatutako azken ibai garbiketa egin zutenetik. Aurten, herritar talde batek egindako proposamenetik abiatuta antolatu du ibai garbiketa udaleko Ingurumen Sailak. Udalak azaldu duenez, hamar lagun inguruko talde batek parte hartuko du biharko ibai garbiketan. Parte-hartzaileak Lauiturrietako garbitoki ondoan elkartuko dira 09:00etan, ondoren garbiketa lanei ekiteko.