Xoxoten elkartu dira azkoitiarrak, azpeitiarrak eta zestoarrak, 'Izan bidea' dinamika babesteko

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 4a

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Sare plataformek deituta, hiru herrietako herritarrak Xoxoten elkartu dira gaur, zapatua, presoen eta iheslarien egungo egoerari irtenbidea ematen hastea eskatzeko. Guztira hiru herrietako 100 lagun inguru elkartu dira 11:00etan Xoxote mendian. Azkoitiarrak herriko plazatik 09:00etan abiatu dira aldapan gora, azpeitiarrak 09:30ean eta zestoarrak 08:30ean.

Sarek oraintsu jarri du martxan Izan bidea, ibiltarien sarea kanpaina. Hain zuzen ere, euskal presoen eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak egitea eta kilometroak gauzatzea da xedea, "herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz". Datozen bi urteetarako prestatu du Sare plataformak kanpaina, eta erronka 3.127.326 kilometro egitea da, hau da, Euskal Herrian dauden biztanle kopurua kilometrotara eramatea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide