Zestoan, GI-631 errepidean, trafiko istripua izan da goizeko ordubatak aldera. Zestoako Bainuetxearen parean bi autok elkarren kontra jo dute. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta anbulantzian eraman dute Donostiako Ospitalera.