Baratzeak homeopatiarekin tratatzen ikasteko agrohomeopatia ikastaroa eskainiko dute Zestoan, uztailaren 11n. 16:00etatik 20:00etara bitartean liburutegiaren azpiko gelan eskainiko du saioa Niurka Meneses zientzia doktoreak. Menesesek baratzeetako haziak eta lurraren gaixotasunak izango ditu hizpide beste hainbat gairen artean, Zestoan.
Ikastaroa doakoa izango da, baina aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da parte hartzeko. Horretarako, 690 32 65 13 telefono zenbakira deitu beharko da.