Zestoako Udalak martxan jarri du Gurutze jubilatuen taberna ustiatzeko lehiaketa publikoa

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 2a

Taberna ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea uztailaren 10ean itxiko da. Zestoako jubilatuen taberna itxita dago 2018ko apiriletik.

Gurutze Zestoako jubilatuen taberna. (Zestoako Udala)

Zestoako Udalak Gurutze jubilatu etxearen taberna eta aretoa ustiatzeko lehiaketa publikoa jarri du martxan. Zestoako jubilatuen taberna itxita dago 2018ko apiriletik, eta udalaren xedea da zerbitzua berriro martxan jartzea.

Honako lotura honetan kontsulta daitezke lehiaketaren baldintzak. Taberna ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide