Datorren larunbatetik aurrera, uztailak 4, Iraetako futbol zelaia eta taberna zabalik egongo dira. Taberna, uztailean eta abuztuan, larunbatetan eta igandetan irekiko dute ordutegi honetan: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Ordea, taberna zabalik egon arren, ezingo da berdegunera sartu era librean. Izan ere, aurrez erreserba egin beharko da udaleko Kirol Zerbitzuan, eta, gainera, COVID-19 gaitzaren kutsatzea ekiditeko Osasun Sailak 2020ko ekainaren 18ko aginduan dioena nahitaez bete beharko da. Horrez gain, agindua betearazteko udaleko Kirol Zerbitzuak erreserbarako protokolo propioa ezarri du. Bertan, zelaia nortzuk erabil dezaketen adierazteaz gain, erabiltzaileen ardurak eta betebeharrak zein izango diren ere zehaztu dute.