Gaurtik irailera arte, ibilgailuentzat itxita egongo da Zestoako alde zaharra edo kasko historikoa. Hala ere, 08:00etatik 11:30era zamalanetarako irekiko dute alde zaharra, eta eguerditik aurrera itxi egingo da, egunero.
Joan den ekainean aurreratu zuen Zestoako Udalak oinezkoei lehentasuna emateko neurriak hartuko zituela, eta alde zaharra ibilgailuentzat ixtea da erakundeak hartu duen aurreneko neurria.
Erakundeak azaldu duenez, oinezkoei lehentasuna ematea da helburua, baita herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea ere.