Kulturaren aldeko aldarriarekin hasi da Zestoako Antzerki Astea

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 1a

Egitarau oparoarekin eta ezohiko formatuarekin hasi da aurtengo Zestoako Antzerki Astea. Atzo, asteartea, ekintza poetikoa, Kukurruku irratsaioko irrati nobela eta Kamikaz kolektiboaren Matriuska antzezlana izan ziren ikusgai Zestoan, eta ostiralera bitartean beste hainbat ekintza izango dira herritarren gozamenerako.

Gaur, asteazkena, 12:00etan eta 16:00etan irratsaioa eskaini dute Kukurruku irratian. Izan ere, Eromen Produkzioak taldeak sare sozialetan iragarri duenez, "kulturaren aldeko bahitzaileak" Kukurruku irratian sartu dira, eta datozen egunetan irratsaioa eskainiko dute

bertatik. Bestalde, gaur arratsaldean hasi eta ostirala bitartean ekintza poetikoak izango dira ikusgai herriko txoko desberdinetan. Horrez gain, hiru antzezlan ere ikusi ahalko dira Zestoan. Gaur, 22:30ean, Esnatu naiz antzezlana eskainiko du Andoni Mutiloak Kultur Etxearen aurrean.

Eromen Produkzioak taldeak Facebook eta Instagram sare sozialetan eskainiko ditu irratsaioa, ekintza poetikoak nahiz Antzerki Asteko beste hainbat eduki. Honako lotura honetan ikus daitezke orain arteko ekitaldien hainbat bideo eta argazki.

Argazkiak: (Eromen Produkzioak)

Zestoako Antzerki Asteko egitaraua:

Uztailaren 1a, asteazkena

19.30ean, akzio poetikoa Foru plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

20:00etan, akzio poetikoa Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri.

Aktoreak: Eromeneko kideak.

21:00etan, irrati nobela. Kukurruku 101.75 FM-n.

21:30ean, akzio poetikoa Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

22:30anEsnatu naiz antzezlana Kultur Etxe aurrean. Sarrera: 8 euro. Konpainia: Elur etxea. Aktorea: Andoni Mutiloa.

Uztailaren 2a, osteguna

12:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

16:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan

20:00etan, akzio poetikoak Arretxe plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

21:00etan, irrati nobela. Kukurruku 101.75 FM-n

21:30ean, akzio poetikoa Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

22:30eanPanpina antzezlana Kultur Etxearen aurrean. Sarrera: 8 euro. Konpainia: Kamikaz kolektiboa. Aktorea: Erika Olaizola.

Uztailaren 3a, ostirala

12:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

16:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

21:00etan, akzio poetikoa Zestoako kaleetan.

21:30ean, akzio poetikoak Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

22:30eanSatiro antzezlana Kultur Etxearen aurrean. Sarrera: 8 euro. Aktorea: Xanti Agirrezabala.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide