Jon Txapartegi zestoarra eta Bertin Trillo oriotarra saritu ditu IMH ikastetxeak

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 26a

Ikasturte amaitu berriko bigarren espediente onenaren saria jaso dute biek, berdinduta. Erdi Mailako Mantentze Zikloa ikasi du Txapartegik, eta Mekanizazio Erdi Maila Trillok.

Elgoibarko IMH ikastetxeak Hezkite Zikloetako ikasleen ikasturte amaierako ekitaldia egin zuen atzo. Besteak beste, 2019-2020 ikasturte amaitu berrian emaitza onenak lortu dituzten ikasleei aitortza egin zieten ekitaldi horretan, eta eskualdeko bi ikasle daude aurten espediente akademimo onenen sariak jaso dituztenen artean.

Hain zuzen ere, ikasturteko bigarren espediente onenaren saria jaso dute, berdinduta, Jon Txapartegi zestoarrak eta Bertin Trillo oriotarrak. Erdi Mailako Mantentze Zikloa ikasi du Txapartegik, eta Mekanizazio Erdi Maila Trillok. Espediente akademiko onenaren saria, berriz, Igor Iriondok jaso du; ikasle elgoibartar onenaren saria ere Iriondorentzat izan da. Txankakua Elgoibarko merkatari elkartearen bonuak dira ikasle aipagarriek jaso dituzten sariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide