Landareen gaixotasunen eta izurriteen inguruko ikastaroa eskainiko dute asteazkenean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 25a

Iraetako baratze parkean izango da saioa, eta izurriteei eta gaixotasunei aurre nola egin azalduko dute bertan. 18:00etatik 20:00etara eskainiko dute saioan, doan.

Landareen izurriteei eta gaixotasunei aurre nola egin azalduko dute datorren asteazkenean, uztailak 1, Iraetako baratze parkean. Zestoako Udalak antolatu du saioa, eta besteak beste, onddoei aurre egiteko pausoak zein tomatearen harra eta bestelako zomorroei aurre egiteko aholkuak emango dituzte bertan. 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa, eta doan eskainiko dute. Horrez gain, furgobaratza ere egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide