Agortu egin dira Zestoako Antzerki Asterako sarrera guztiak

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 23a

Guztira 320 sarrera saldu dituzte: 200 antzezlanetakoak eta 120 akzio poetikoetakoak. Eromen Produkzioak taldeak adierazi duenez, sare sozialetan ere izango da Kukurruku irratsaioa eta akzio poetikoak jarraitzeko aukera.

Eromen Produkzioak taldeak iragarri duenez, agortu egin dira Zestoako Antzerki Asteko sarrera guztiak. Guztira 320 sarrera jari zituzten salgai, 200 antzezlanetakoak eta 120 akzio poetikoetakoak, eta denak saldu dituzte. Dena den, antolatzaileek iragarri dute sare sozialetan ere izango dela Kukurruko irratsaioa zein akzio poetikoak jarraitzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide