Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek 'Arineketan' diskoaren aurrerapena kaleratu dute

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 21a

Gaur, ekainak 21, Musikaren Nazioarteko Eguna dela eta, Arineketan diskoaren aurrerapena kaleratu dute Jagoba Astiazaran txistulari zestoarrak eta Iñar Sastre piano-jotzaile anoetarrak. Haurrak lotarazteko doinua sehaska kantaren bertsioa plazaratu dute, eta bidelagun izan dituzte grabaketan Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortega abeslariak zein Ivan Casado biolontxelo-jotzailea. Abestiaren bideoklipa, berriz, hainbat herritarrek bidalitako bideoekin osatu dute. Koronabirusak sortutako egoera tarteko, Arineketan diskoaren kaleratze data atzeratu egin behar izan dute Astiazaranek eta Sastrek.

Hona hemen kanta eta bideoklipa:

https://www.youtube.com/watch?v=MY7csHIkWzY&feature=emb_title

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide