Zestoako EH Bilduk batzarra egingo du asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 19a

Alonderoko kultur aretoan egingo dute bilkura, 19:00etan. Zestoa 2020/2030 epealdian eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dituzte hizpide.

Zestoako EH Bilduk batzarra deitu du datorren asteazkenerako. Alonderoko kultur aretoan egingo dute bilkura, 19:00etan hasita, eta bi gai landuko dituzte bertan: Zestoa 2020/2030 epealdian eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. EH Bilduko kideek batzarrean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide