Zestoako Udalak Hondakinen Mahaia berriz ere martxan jartzea erabaki du, eta lehen hitzordua ere zehaztu du dagoeneko erakundeak. Bilera astelehenean, 19:00etan izango da, udaletxean. Hondakinen bilketa sistemaren egungo datuak emateaz gain, herritarrekin sistema hobetzeko neurriez hitz egin nahi dute udal ordezkariek, eta horiek bilerara joateko deia egin diete herritar guztiei.
Udalak jakinarazi duenez, 2013-2014 urteen artean aldatu zen hondakinen bilketa sistema Zestoan, eta orduan martxan izan zen Hondakinen Mahaia. Dena den, azken urteetan taldea geldirik izan dela adierazi du erakundeak: "Zestoako Udalak ez du elkartzeko deialdirik egin eta hondakinen bilketa sistemaren jarraipena ez da herritarrekin parketatu.