Igandean, mezarekin inauguratuko dute Zestoako parrokia berritua

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 16a

12:30ean hasita, meza izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokia berrituan, eta han izango da, besteak beste, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. 2017ko abenduaren 1ean tximista batek jo zuen parrokiako kanpandorrea, eta kalte ugari utzi zuen ezbehar hark elizan.

Igandean, hilak 21, inauguratuko dute Zestoako Andre Mariaren Jasokundearen parrokia. 12:30ean hasita, meza izango da bertan, eta han izango da, besteak beste, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Herritarrek ere izango dute hara joateko aukera, baina segurtasun neurriak hartu beharko dituzte, eta maskara jantzita eraman ere bai.

2017ko abenduaren 1ean tximista batek Zestoako parrokiako kanpandorrea jo zuen, eta kanpandorrea bera txikitzeaz gain, eraikinean kalte larriak eragin zituen ezbeharrak. Bi urtetik gora behar izan dituzte elizako kaltetutako guneak konpontzeko eta berritzeko, eta uste baino diru gehiago gastatu dute konponketa lanetan; izan ere, hasierako aurrekontu aurreikuspena hirukoiztu egin zaie, eta 1,5 milioi eurora gerturatu da aurrekontua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide