Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Zestoako hainbat herritarrek manifestu bat sinatu zuten. Adierazpenean zioten, egoeraren ondorioz sortu diren "kezka eta ezinegonak" erantzuteko bide bakarra modu kolektiboan jardutea dela, herri bezala, alegia. Manifestua kaleratzearekin batera, gaurko, elkarretaratzera deitu zituen herritarrak Zestoan elkarrekin aurrera lelo hartuta. Deialdiak erantzun ona jaso du, eta segurtasun neurriak eta distantzia hartuta, zestoarrek herriko plaza bete dute.
Manifestuan, besteak beste, honako aldarriak plazatu dituzte sinatzaileek: ingurugiroa zaintzea, bizitzan erdigunean jartzea, zaintza eredu publikoa, tokiko ekonomia garatzea, sistema publikoa indartzea, bertako kultur ekoizpena sustatzea, emakumeen eskubideak errespetatzea, euskararen normalizazioan urratsak egitea, herritarrak babesteko neurri ekonomikoak bideratzea, errepresaliatuen eskubideak aldarrikatzea eta udalen diru murrizketa salatzea.
Manifestua osorik irakurtzeko hemen.