Kukurruku irratsaioa, ekintza poetikoak eta lau antzezlan izango dira aurtengo Zestoako Antzerki Astean

Urola Kostako Hitza 2020ko eka. 10a, 14:54

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra izango da aurtengo edizioa, eta hainbat berrikuntza izango dira egitarauan. Antzezlanak ikusteko bonuak salgai jarriko dituzte etzi, ostirala, 26 euroren truke.

'Florida' antzezlanaren irudi bat, iazko Zestoako Antzerki Astean.

Berrikuntzaz beterik dator aurten Zestoako Antzerki Astea. Duela aste batzuk iragarri zuen Eromen Produkzioak taldeak ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean izango zela aurtengo edizioa, eta gaur, asteazkena, egitarau osoaren berri eman dute sarean. Aurten lau antzezlan izango dira ikusgai: Matriuska, Esnatu naiz, Panpina eta Satiro. Horrez gain, Kukurruku irratsaioa, irrati nobela eta ekintza poetikoak egingo dituzte lau egun horietan zehar. Egoera ez ezik, agertokia ere ezohikoa izango da; herriko kaleak, Kultur Etxe aurrea eta Euskal Herria plaza dira antzezleek erabiliko dituzten espazioetako batzuk.

Ostiral iluntzean jarriko dituzte salgai antzezlanak ikusteko sarrerak Zestoako Erdikalean, eta asteburuan zehar ere bertan egongo dira Eromen Produkzioak taldeko kideak sarrerak saltzen. Bestalde, ekainaren 16tik aurrera Zestoako Turismo Bulegoan ere izango da sarrerak erosteko aukera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. Gainera, lau antzezlanak ikusteko bonu osoa ere jarriko dute salgai, eta 26 euroren truke eskuratu ahal izango da hori.

Hona hemen egitarau osoa:

Ekainaren 30a, asteartea

20.00etan, akzio poetikoa Zestoako kaleetan.

21.00etan, irrati nobela. Kukurruku 101.75 FM-n.

22.30ean, Matriuska antzezlana Kultur Etxearen aurrean. Sarrera: 8 euro. Konpainia: Kamikaz Kolektiboa. Aktoreak: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga.

Uztailaren 1a, asteazkena

12:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

16:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

19.30ean, akzio poetikoa Foru plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

20:00etan, akzio poetikoa Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

21:00etan, irrati nobela. Kukurruku 101.75 FM-n.

21:30ean, akzio poetikoa Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

22:30an, Esnatu naiz antzezlana Kultur Etxe aurrean. Sarrera: 8 euro. Konpainia: Elur etxea. Aktorea: Andoni Mutiloa.

Uztailaren 2a, osteguna

12:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

16:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan

20:00etan, akzio poetikoak Arretxe plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

21:00etan, irrati nobela. Kukurruku 101.75 FM-n

21:30ean, akzio poetikoa Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

22:30ean, Panpina antzezlana Kultur Etxearen aurrean. Sarrera: 8 euro. Konpainia: Kamikaz kolektiboa. Aktorea: Erika Olaizola.

Uztailaren 3a, ostirala

12:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

16:00etan, irratsaioa. Kukurruku 101.75 FM-n eta sare sozialetan.

21:00etan, akzio poetikoa Zestoako kaleetan.

21:30ean, akzio poetikoak Euskal Herria plazan. Sarrera doakoa izango da, eta turismo bulegoan egongo da eskuragarri. Aktoreak: Eromeneko kideak.

22:30ean, Satiro antzezlana Kultur Etxearen aurrean. Sarrera: 8 euro. Aktorea: Xanti Agirrezabala.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide