Iraetatik Aizarnarako bidea, kamioientzat itxita

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 9a

Aizarnako plazako obrak tarteko itxi dute bidea. Zestoako Udalak jakinarazi duenez, obrek bi aste iraungo dutela aurreikusten dute.

Aizarnako plazan obrak egiten ari dira, eta hori dela eta, Iraetatik Aizarnarako bidea itxita dago kamioientzat atzo arratsaldetik. Zestoako Udalak azaldu duenez, obrak bi aste inguruan bukatuko dituzte, eta bitarte horretan kamioi gidariek Akoako bidea hartu beharko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide