17 urteko Aizarnazabalgo gizon bat hil da gaur, asteartea, 11:40 inguruan, Meagako errepidean izandako trafiko istripuan. GI-2633 errepidean, Zestoan, Aizarnazabaldik oso gertu, jazo da ezbeharra; Rieju-Marathon motozikleta batek eta Citroen Jumper furgoneta batek talka egin dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Osasun zerbitzuetako kideak istripuaren tokira bertaratu dira, baina ezin izan dute moto gidaria suspertu, eta hil egin da. Istripua dela eta, errepidea itxita egon da, bi norantzetan.