Zestoako Antzerki Asteko bideoa, Azpeitiko Antzerki Laborategiko ikasleen eskutik

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 8a

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean Zestoako Antzerki Astean ikusgai izango diren hainbat antzezlan iragarri ditu Eromen Produkzioak taldeak. 'Matriuska', 'Esnatu naiz', 'Panpina' eta 'Satiro' antzezlanak izango dira aurten.

Joan zen astean iragarri zuen Eromen Produkzioak taldeak ekainaren 30etik uztailaren 3ra izango dela aurtengo Zestoako Antzerki Astea. Gaur, astelehena, Azpeitiko Antzerki Laborategiko ikasleek grabatutako bideoa zintzilikatu dute ekitaldia iragartzeko, eta egun horietan zehar ikusi ahal izango diren hainbat antzezlan ere iragarri dituzte. Hona hemen momentuko egitaraua:

  • Ekainak 30, asteartea. Matriuska.
  • Uztailak 1, asteazkena. Esnatu naiz.
  • Uztailak 2, osteguna. Panpina.
  • Uztailak 3, ostirala. Satiro.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide