Ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean izango da Zestoako Antzerki Astea

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 3a

Eromen Produkzioak taldeak sare sozialetan iragarri duenez, ekainaren 30etik uztailaren 3ra egingo da aurten Zestoako Antzerki Astea. Antolatzaileek honako bideoa argitaratu dute sarean ekitaldia iragartzeko:

Iazko edizioan 560 ikusle inguru bildu ziren, eta hainbat antzezlan ikusteko aukera izan zen bertan; besteak beste, Ainhoa Odriozolak idatzitako eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Orlacen eskuak eta Ander Lipusek zuzendutako Zazpi senideko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide