Aurtengo udalekuak bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak, eta horrenbestez, uda honetan ez dira martxan izango udaleku irekiak, kirol udalekuak nahiz Uda Gazte programa. Hiru egitasmo horiek 3 eta 16 urte bitartek haurrentzat eta gaztetxoentzat antolatzen ditu udalak, baina aurten ez dira martxan izango.
Udalak azaldu duenez, 200 haurrek baino gehiagok parte hartzen dute urtez urte egitasmo horietan, eta horiek duten garrantzia tarteko, udalekuak egin ahal izatea aztertzen aritu direla esan dute udal ordezkariek. Dena den, koronabirusaren eraginez sortutako egoeraren aurrean osasun agintariek emandako gomendioak jarraitzea eta udalekuak ez egitea hobetsi du erakundeak.