Atzo, osteguna, ohiko osoko bilkura egin zuen Zestoako Udalbatzak. Mikel Arregi alkateak bertan nabarmendu zuenez, astelehenean, hilak 1, irekiko dituzte Zestoako liburutegia eta kultur etxea. Maiatzaren 13an jarri zuten liburutegian maileguak egiteko aukera, baina astelehenetik aurrera erabiltzaileek bertara joateko aukera ere izango dute; betiere, segurtasun eta osasun neurriak errespetatuta.
Kultur etxea ere astelehenean zabalduko dute, baina jarduera iraunkorra duten taldeek soilik erabili izango dituzte instalazioak. Kultur etxea erabili nahi duten taldeek udalarekin harremanetan jarri beharko dute, eta udalak, instalazioak erabiltzeko protokoloa azalduko die horiei.