Zestoako pilotalekuak irekita daude gaurtik aurrera pilotan federatutako herritarrentzat

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 27a

Gehienez bi pertsonak erabili ahal izango dute pilotaleku bakoitza aldi berean, eta pilotan federatuta daudenek izango dute horiek erabiltzeko lehentasuna.

Zestoako Gurutzeagako frontoia, iazko Txokoko txapelketaren finaletan. (Ihintza Elustondo)

Zestoako Udalak gaurtik aurrera erabilgarri jarri ditu Gurutzeaga pilotalekua eta auzoetako frontoiak pilotan federatutako herritarrentzat. Gehienez, bi pertsonak erabili ahal izango dute pilotaleku bakoitza aldi berean, eta pilotalekuak erabiltzeko lehentasuna Abantzu Pilota Klubeko kide diren federatuek izango dute. Udalak adierazi duenez Abantzuko kideak arratsaldez arituko dira pilotan Iraetako, Aizarnako eta Arroa Beheko frontoietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide